Larrain dantza ikastaroa antolatu dute Oinarinekoek

Edurne Burgaña 2007ko ekainaren 11

Antzuolako jaiak uztailaren 12an hasiko dituzte, baina prestakizunekin hasi dira dagoeneko. Hankak eta besoak Larrain dantzaren doinura mugitzen ikasi nahi dutenentzako ikastaroa antolatu dute herriko Oinarin dantza taldekoek. Bihar, martitzena, hastekoak dira ikastaroarekin, eta martitzenero izango da hitzordua.

Martitzenero, Herri Ikastetxeko barruko patioan ariko dira Oinarin dantza taldekoak 20:00etatik aurrera dantza erakusten.


Ez da ikastaroa antolatzen duten lehenengo aldia, horrela, bada, lehen ibilitakoei gogora ekarriko diete aurrez ikasitakoa, eta lehenengo bider joaten direnei, hasieratik erakutsiko diete dantza; beraz, edozeinek parte har dezake.

Jaietarako

Bihar hasi eta uztailaren 10ean amaituko da ikastaroa; jaietarako, ikasita edukitzeko tarte nahikoa. Herritar guztiak animatzeko dei egin dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak