Lapurretak egin dituzte Buztinzuri eta Aiherrako garajeetan

Usoa Agirre 2009ko otsailaren 2a

Bart gauean sartu dira Buztinzuriko eta Aiherrako etxe azpiko garajeetan lapurrak. Sarrailak zulatu dituzte kanpoko ateetan, eta garaje barruko ateetakoak ere bai. Bi auto lapurtu dituzte eta garaje barruetan eta auto barruetan zeuden beste zenbait gauza ere bai. Beste zenbait autori kalteak eragin dizkiete. Ertzaintzatik esan digutenez, oraindik salaketak jasotzen ari dira ertzain-etxean eta ikerketa zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak