Lanuztea eta kontzentrazioa egin dute Talleres Anzuolako langileek

Maider Arregi 2006ko abe. 5a, 17:50
Talleres Anzuolako kaleratzeak direla eta enpresako eta inguruko lantegietako hainbat lagunek lanuztea eta kontzentrazioa egin dituzte gaur, abenduak 5, eguerdian. Elkarretaratzean herritarrek eta bailarako sindikatuetako hainbat ordezkarik hartu dute parte.

Lanuztea herri osora zabaldu da eta Antzuolako hainbat komertziok ere egin dute ordu erdiko lanuztea.  

Rosarito Yarza eta Lurdes Badiolak, era desegokian kaleratu dituztela salatu dute. Baita 30 urte inguru lanean egon ostean, lantegiko buruek beraien lana gutxietxi dutela ere. Arduradunen formak ez direla egokiak izan gaineratu dute.

Uda hasieran eta azaroan Talleres Anzuolako bi langile kaleratuak izan ziren. 37 eta 28 urtez lan egin ostean arrazoi ezberdinengatik beraien kontratuekin amaitzea erabaki zuten enpresa buruek.  Sindikatuen ustetan kaleratze hauek oso egoera txarrean egin direnez, azaroa ezkero hainbat mobilizazio egin dituzte. 

Talleres Anzuolatik  Jose Ramon Arrazolak adierazi digu, Rosarito lan faltagatik kaleratu behar izan zutela. Lurdesen kasua, aldiz, bestelakoa izan dela, konfiantza faltagatik kaleratu zutela. Gainera, adierazi dute   bi langileei  dagokien diru kopurua ordaindu dietela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak