Bestalde, Foru Aldundiak inkestak egingo ditu herritarren artean telefono bidez. Galdera izango da: Antzuolan zer dago faltan eta zer soberan?. Gainera, herritarrek euren iradokizunak egiteko aukera izango dutela esan digu alkateak.
hamar udalerritan
Udalbatzak uztaileko osoko bilkuran onartu zuen Kudeatuz programan parte hartzea. Antzuolarekin batera Beasainek, Elgetak, Mutrikuk, Oriok, Ormaiztegik, Urnietak, Urretxuk, Zestoak eta Zumaiak parte hartuko dute Kudeatuz programan.