Kruz Azkarateren bertsoak, liburu baten

Edu Mendibil 2009ko urriaren 9a

Kruz Azkarate (1916-2008) antzuolarraren 'Ondorengoek jakin dezaten' bertso liburua atera berri dute Auspoa bildumaren barruan. Batez ere bertso idatziak maite zituen Azkaratek eta koaderno baten utzitakoak jaso dituzte liburu baten.

Kruz Azkarateren biloba bat, Belen Azkarate, arduratu da aitaitak utzitako materialak liburu modura prestatzeaz. Antzuolako Errotabarri errota-etxean jaiotakoa, errotatik bizi izan zen Kruz Azkarate; okina ere izan zen.

Belen Azkaratek zera esaten du aitaitaren gainean, liburuaren hitzaurrean: "Oso gizon umoretsua izan zen gure aittitta, eta beti zeukan hark pasadizoren bat, konturen bat edo bertsoren bat mihiaren puntan. Beti prest txantxa eta parrandarako. Bere ahotik ikasi nuen hainbat eta hainbat euskal kanta eta herriko ohitura, eta bere ahotik ikasi baita ere guzti hori maitatzen eta bizitzen".

Kruz Azkarateren 65. urtemugarekin batera, herriko bertsozaleek omenaldia egin zioten 1981ean. Batez ere bertso idatziak maite zituen. Koaderno batean utzi zituen bertsoak liburuan berreskuratzeko aukera dago orain. Liburuak 182 orrialde ditu eta 9 eurotan dago salgai.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak