Batetik, Gazteguneko neska-mutikoek txistorra pintxoak eta txokolatea salduko dute, domekan, 18:00etan, Zurrategin. Bestalde, Korrikaren aldeko herriko batzordeko kideak dirua Korrikaren alde dirua batzen jardungo dute domeka eguerdian. Martxoaren 23an, azkenik, Korrika Txikia egingo dute eskolako umeek.
Hilaren 25ean, goizean goiz
Martxoaren 25ean, 06:30ean iritsiko da Korrika Deskargara; 06:50ean, Olaker parera. Handik Bergara aldera jarraituko du. Egun horretarako ere badabiltza zeozer antolatzeko asmoarekin herriko Korrika batzordekoak. Baliteke txokolatea banatzea goizean goiz korrika egitera animatzen direnen artean.