Joan zen egubakoitzean, Kalebarren 1 eraikineko balkoi azpietatik jausitako hormigoi zatiek harategi parean aparkatutako auto bat kaltetu zuen. Hori dela-eta, ezbehar larriagorik gerta ez dadin, Udalak hesiak ipini ditu, balkoien azpiko perimetro osoan, segurtasun neurri moduan.
Luzetara aparkatu
Arazoa konpontzea bizilagunei dagokie, baina lanak noiz egingo dituzten ez dakite oraindik. Hortaz, arriskua pasatu bitartean herritarrei eskatu nahi diete inguru horretan kontuz ibiltzeko. Gidariei, berriz, Kalebarren 1 eraikinaren azpiko aparkalekuak erabiltzekotan hesien aldamenean luzetara aparkatzeko gomendioa egin diete Udaletik.