Kolonbiako Hezkuntza-errektoreak herri-eskolara etorri dira, bisitan

Goiatz Arana Begiristain 2009ko urtarrilaren 26a

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Kolonbiako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin duen lankidetza esparruaren barruan kokatzen da bisita; Euskal Hezkuntza Sistema ezagutzera gonbidatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako hamalau zuzendari.

Bost astez egongo dira hemen, gure hezkuntza-sistema propioa ikertzeko eta ikasteko. Interes berezia agertu dute eleaniztasuna edo hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei ematen zaien arreta ezagutzeko. Antzuolako eskola, bere aldetik, aitzindaria da gaitasunak proiektuen bitartez lantzen, eta hori oso berria da haientzat. Horregatik, ikastetxe horretan nola antolatzen diren erakutsiko diete, ikasitakoa Kolonbian ahalik eta ondoen aplikatu dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak