Klakson taldea berriro hasi da kontzertuak eskaintzen

Aintzane Irizar 2007ko eka. 29a, 13:23
Antzuolako eta Zumarragako kideez osatutako Klakson taldeak berriro ekin die zuzeneko emanaldiei. Hilaren 22an Arrasaten eman zuten kontzertua, aurreko egubakoitzean Zumarragan jardun zuten eta oraingo astean Antzuolaren txanda izango da.

Denboraldi batez kontzerturik eman barik egon eta gero, berriro itzuli dira Klaksonekoak taula gainera. San Juan jaietan Arrasateko Gure Leku tabernan egin zuten kontzertua; aurreko egubakoitzean, hilak 29, Zumarragako Santa Ixabel jaietan, txoznetan egin zuten emanaldia eta oraingo astean Antzuolan ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu. Uztailaren 6an, egubakoitza, Mox tabernan joko dute, 23:00ak aldera.

Abeslari berria

Berrituta datorkigu, gainera, taldea. Orain arte Jon Gurutz Biteri eta Mikel Urtzelai ziren taldeko antzuolarrak (Zumarragako bi musikarirekin batera). Mikel Urtzelai abeslariak laga egin behar izan du taldea eta Mikel Bargiela antzuolarrak hartu du bere tokia.

Informazio zabalagoa aurkituko duzue www.danbaka.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak