Gastuak, esleipendunaren esku
Erabiltzaileen kuotetatik jasotakoa izango da zerbitzuaren kudeatzailearen ordainsaria. Gastuez ere hark arduratu beharko du. Hau da, gimnasioa egongo den lokala utzi arren, materiala eta gimnasia aparailuak, mantenua, langileen soldatak… esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Aurreikuspenen arabera, uztailerako egin nahi dute zerbitzuaren esleipena eta ikasturte berriarekin gimnasioa abian izatea da asmoa. Argibide gehiago udaletxean jaso daitezke.