Kirol eskaintza zabala aurkeztu dute, eta izena emateko aukera zabalik dago

Aintzane Irizar 2007ko irailaren 17a

Yoga, gimnasia, Pilates gimnasia, erretiratuendako gimnasia, Tai-Chi Chuan-a eta aerobic-a, indartze ariketak eta step-gap. Horixe da oraingo ikasturterako Udalak aurkeztu duen kirol-eskaintza. Pilates, gainera, Antzuolan lehen aldiz eskainiko dute. Gainerako ikastaroak aurreko urteetan ere antolatu izan dituzte.

Gaur, astelehena, hasi eta irailaren 27ra arte dago izena emateko aukera, udaletxean. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta abenduaren 28an amaituko dira. Dena dela, urtarrilean egongo da aukera ikastaroan jarraitzeko, bertan behera lagatzeko edo ikastaro berri baten izena emateko.


Prezioei dagokienez, ikastaro guztiek dute prezio bera:
20 euro ordaindu behar da matrikula, eta hileko kuota 20 eurokoa izango da. Erretiratuek 11 euro ordaindu beharko dute hilero. Ikastaroa amaitzen dutenei itzuli egingo zaie matrikulako dirua.
Bestalde, kontuan hartu behar da taldea osatzeko gutxienez hamar lagun beharko direla, eta gehienez hogei onartuko direla. Tai-Chi Chuan ikastaroaren kasuan, gehienez, 16 pertsonako taldea onartuko dute.

Ordutegiak

Aerobic, indartze-ariketak eta step-gap ikastaroetarako bi aukera daude:

  • astelehen, eguazten eta eguenetan, 20:15etik 21:15era.
  • astelehen, eguazten eta egubakoitzetan, 09:00etatik 10:00etara.

Gimnasia ikastaroa

  • astelehen, eguazten eta eguenetan 19:15etik 20:15era izango da.
Erretiratuendako gimnasia
  • goizez, 10:00etatik 11:00etara, martitzen eta eguenetan izango da.

Pilates ikastarorako, bi aukera eskaini dituzte:

  • martitzen eta eguenetan, 09:00etatik 10:00etara.
  • astelehen eta eguaztenetan, arratsaldez, 18:15etik 19:15era.

Tai-Chi Chuan ikastarorako, talde bakarra osatuko dute,

  • martitzen eta eguenetan, 18:15etik 19:15era.

Yoga ikastaroan bi talde osatzeko asmoa dute Udaleko arduradunek. Bi taldeek astelehen eta eguazten arratsaldeetan izango dute ikastaroa;

  • talde batek 17:00etatik 18:30era egingo du ikastaroa.
  • beste taldeak 19:00etan hasi eta 20:30ean amaituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak