Antzuolan azaroan hasi ziren karate eskolak eta 5 eta 12 urte bitarteko 40 neska-mutikok dihardute, bi taldetan banatuta, Joxean Iñarra irakaslearekin. Gerriko zuri-horiarekin hasi ziren, eta batzuek jadanik horia lortu dute.
Txapelketan katak egingo dituzte. Epaimahaiak mugimendurik txukunenak sarituko ditu. Baina, batez ere, herritarrei karate eskoletan ikasitakoa erakusteko baliatuko dute saioa.