Kanpo gorria beltz eta berriz margotuta

Irati Agirreazaldegi 2009ko mar. 2a, 17:22
Herrian kanpo gorria moduan ezagutzen den Beheko auzoko kirol gunea asfaltatu egin zuten eta beltza da orain. Aspaldian zeuden noiz margotuko zain eta egubakoitzean kirolerako marrak margotu zituzten

Areto futbolerako eta eskubaloirako, saskibaloirako eta teniserako egokitu dute kirol bakoitzari dagokion marrekin. Berrikuntza da teniserako marrak ere ipini dituztela, baina sarerik ipintzeko asmorik ez dago oraingoz. Udaletxetik esan digutenez, horrek eskatuko luke kanpoaren inguruan ere babes-sarea ipintzea pilotak kanpora ez irteteko eta ez dago horretarako asmorik.

Kanpoa asfaltatzeak 24.000 euroko kostua izan du eta margotzeak 1.700 eurokoa.

Kanpoaren arazoa da laua dela, ez duela inolako aldaparik eta euria egiten duenean putzuak sortzen direla eta horrek hondatzen du zorua, besteak beste filtrazioak izaten direlako, batik bat ziburuak zeuden aldean. Hori zuzentzeak inbertsio handia eskatzen du, hortaz, oraingoz konponketa hau egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak