Kanpaina, trafiko seinaleak errespeta daitezen eskatzeko

Aintzane Irizar 2007ko azaroaren 9a

Jendeak kontzientzia hartzea da kanpainaren helburua; oharrak jarriko dituzte gaizki aparkatuta dauden automobiletan, baina, ez dute isunik jarriko.

Aurrerantzean, herriko kaleetan gaizki aparkatuta dauden automobilek honako oharra topatuko dute: "Gaizki aparkatu dozu. Eskerrik asko!". Hori koloreko paper handiak izango dira eta atzeko aldean kanpainaren berri emateko idatzia izango dute.


Azkeneko asteotan jarri dituzte seinale berriak Kalebarrenen eta Herriko Plazan. Behin seinale guztiak behar bezala jarrita, oraintxe abiarazi du kanpaina Udalak. Pedro Iturbe alkateak adierazi duenez, kanpainaren helburua da herriko gidariek kontzientzia hartzea. Ez dute isunik jarriko. Kanpaina hau martxan jartzea erabaki dute Udaleko arduradunak kezkatuta daudelako; kezka hori eragiten du ikusteak herriko gidariek gehiegitan ez dietela kasurik egiten kaleetako trafiko seinaleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak