Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 9:45ean istripua izan du Bergarara bidean zihoan kamioi batek, Uzarragako bidegurutzearen inguruan. Irauli egin da eta karga galdu du. Ertzaintzatik adierazi digutenez, lurra zeraman kamioiak. Itxita izan da bidea goizean, baina dagoeneko (12:00) zabaldu dute. Kamioiaren gidaria, 38 urteko gizonezkoa, zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera.