Hil egin da Antzuolan izandako istripuko kamioi gidaria

Miren Arregi Amasorrain 2009ko maiatzaren 28a

Azken ordua (19:08): Erretiratu dute kamioia eta zabalik daude errepideko bi noranzkoak. Eguerdiko 12:30ean gertatu da ezbeharra, GI-632 errepidean, Antzuolako sarreran, eta Uzarragako bidegurutzetik oso gertu. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, kamioi bat irauli da galtzadan eta gidaria harrapatuta gelditu da kabina barruan. Suhiltzaileak hura ateratzen saiatu dira baina ezin izan dute ezer egin haren biziagatik eta hil egin da. Hildako kamioi gidaria 47 urteko gizonezko moldaviarra zen.

Istripuaren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira Antzuolara bidean, eta Ertzaintza trafikoa Udanatik desbideratzen ari da. Trafikoa Udanatik desbideratzeaz gain, Ertzaintzak Gorlako bidetik ere desbideratu ditu autoak, eta jakin, Gorlatik Antzuolara doan bidean, arazoak sortu direla, auto gehiegi pilatu delako bertan eta bidea oso estua delako. Beraz, bide hori hartzen baduzue, kontuz ibiltzea gomendatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak