Kaleko argiteriaren arazoak ia konponduta daude; argindar kaxa berria jarriko dute laster

Aintzane Irizar 2007ko abe. 12a, 17:31
Abuztuan hasi ziren kaleko argiteriarekin arazoak herriko hainbat lekutan. Arazo handienak Beheko auzoan sortu ziren, izan ere, astebete egon ziren argi barik kale horretan. Zurrategi ere, hainbat egunez egon zen ilunpean. Harrezkero, Eguzki auzora ere iritsi zen arazoa.

Dagoeneko, konpontzeko bidean dago arazoa. Batetik, argindar kaxa berria jarriko du Udalak Beheko auzoko kaleko argiteriarendako. Izan ere, gaur egun, frontoiko argindar kaxatik bideratzen da Beheko auzoko, Eguzki auzoko eta Zurrategiko kaleko argiteriarendako argindar guztia. Horrek gainkarga arazoak sortzen ditu.

Instalazioak, zaharkituta

Pedro Iturbe alkateak hauxe adierazi du: "Urte mordoan, kaleko argiteriaren kableatuan ez da ezer egin, eta zaharkituta geratu da; gainera, sistema berrantolatzeko beharra zegoen, izan ere, adituek esan digutenez, instalazioen erabilera ez dago ondo planifikatuta".

Eguzki auzoan, bestalde, Kalebarrengo zubia zabaltzeko lanek ere izan dute eragina; kable bat apurtu egin zuten, eta horrek eragin zituen arazoak. Kableatu hori berritu dute dagoeneko. Azkenik, Zurrategiko aberia bat konpondu duten arren, aberia txiki baten bila dihardute Udaleko arduradunek, horri ere konponbidea emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak