Jakina, afariaren ostean jaiek aurrera segituko dute, ekitaldi kuriosoekin, gainera. Piropo eta antipiropo lehiaketa, Sunbilatik izeneko "konjunto" bereziaren jarduna eta antzuolarren jai-gogoak ematen duen guztia.
Bihar, berriz, meza ostean salda eta txorizoa partituko dute, "erretiratuekin bereziki pentsatutako" ekimen modura, eta besteak beste, Udalaren laguntzarekin kale-antzerkia izango da 19:00etan, De Bote en Bote taldearekin.