Kalebarren hiritartzeko lanak martxoan hasiko dituztela espero du Udalak

Aintzane Irizar 2007ko ots. 26a, 10:24
Antzuola Udal Etxegintza Antzuolako Udaleko elkarte publikoak lehiaketara atera zituen Kalebarren hiritartzeko lanak. Bihar, martitzena, bukatuko da enpresek proposamenak aurkezteko epea.

Argitara eman dutenaren arabera, lanen aurrekontua izango da 280.359 eurokoa, eta hiru hilabeteko epea izango dute lanok bukatzeko.
Kalebarrengo hiritartze faseko lanak Herriko plazako kantoian, okindegiaren parean, hasten dira, eta frontoira doan kantoiaren pareraino iristen dira. Dena dela, Herriko plaza ere Kalebarrenekin batera hiritartuko dute; izan ere, aurrera doaz erreka bistaratzeko lanak, eta bukatzear daude. Horrela, Udaleko arduradunek aukera hori aprobetxatu nahi dute, fase bietako lanak batera egiteko.

Jose Angel Zabalo alkateak adierazi digunez, berehala esleituko dituzte lanak, eta espero dute martxoan bertan lanekin hastea.

Hiritartze lan horiek guztiak, eta lehen Buztinzurin egin zituztenak, Izartu programaren barruan sartzen dira; hortaz, Gipuzkoako Diputazioak diruz lagunduko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak