Kalebarren hiritartzeko lanak lehiaketara atera ditu Udalak

Aintzane Irizar 2007ko otsailaren 16a

Antzuola Udal Etxegintza Antzuolako Udalaren Elkarte Publikoak lehiaketara atera ditu Kalebarren urbanizatzeko lanak.

Otsailaren 28ra arte dute enpresek eskaintzak aurkezteko epea. Eraberritze lanok 280.359 euroko aurrekontua izango dute eta hiru hilabeteko epean amaitu beharko dituzte.


Buztinzuri bezala hiritartuko dute, espaloia eta errepidea altura berdinera lagata. Horrela, oinezkoek erraztasun handiagoa izango dte kalean ibiltzeko.

Lehen Buztinzuri hiritartu zuten, orain Kalebarrenen txanda izango da. Udalaren asmoa da alde zahar guztia hiritartzea edo urbanizatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak