Jaurlaritzak 6 milioi euro gehiago jarri ditu Antzuola eta Ezkio-Itsaso arteko trenaren lanetarako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abuztuaren 4a

AHTko obrak arintzeko Eusko Jaurlaritzak ia 9 milioi euro eman ditu. Hain zuzen, Gipuzkoako bi zatiko lanak azkartzeko eman ditu aipatutako 9 milioiak: Tolosa-Hernialdea eta Antzuola-Ezkio Itsaso tarteak. Antzuola eta Ezkio-Itsaso tarteko lanetarako 6 milioi euro bideratuko ditu, zehazki. Tarte horrek, aurretik 128,9 milioi euroko aurrekontua zuen. Lanak lizitazio prozesuan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak