Bestalde, hainbat urtetan egubakoitzetan egin izan den bertso saioa domekan egingo dute aurten.
Domeka arratsalderako, berriz, sardina jana antolatu dute eta giroa alaitzeko BentaZaharreko Mutiko Alaien musika izango da.
Gainontzean ohiko ekitaldiak ere ez dira faltako jaietan: kontzertuak, alardea, dantzak...
Afari solidarioa
Jaiak uztailaren 17an hasi arren aurreko astean girotzeko izango da ekitaldirik. Anelkarrekoek afari solidarioa antolatzen dihardute ordurako. Asmoa da pilotalekuan afaltzea, eta ondoren, 70 eko hamarkadako guatekea egitea. Jaien aurreko domekan txirrindulari lasterketa ere izango da.