Jai Batzordeak bilera egingo du eguenean, jaiak antolatzeko

Irati Agirreazaldegi 2008ko apirilaren 16a

Uztailaren 17an hasi eta 20ra bitartean ospatuko dituzte aurten herriko jaiak Antzuolan. Ohiko ekitaldiak mantenduko dituzte jaietan, hain ezaguna den Mairuaren Alardea, esaterako. Baina gainontzean herriko giroa alaitzeko zein ekintza gertatuko dituzten erabaki gabe dago oraindik. Horretarako elkartuko da, hain zuzen ere, Jai Batzordea asteon. Batzarra egingo dute eguenean, 18:30ean, udaletxeko bilera gelan.

Bilera horretan jaso nahi dituzte ahalik eta proposamen gehien, ondoren, denen artean, aztertzeko eta erabakitzeko besteak beste zein musika taldek jardungo duten, zein beste ekintza berri antolatu daitekeen, adin bakoitzerako egokiak diren jarduerak antolatzeko...

Deialdi zabala

Kultura sailak herriko taldeei egin die bilerara joateko deia; kultura eta kirol elkarteei zein bestelako jardueretan diharduten taldeetako ordezkariei. Hainbat koadrilari ere egin die gonbidapena. Baina batzarrera jaiak antolatzeko interesa duen edozein herritar joan daiteke. 

"Asmoa da denen iritzia jasotzea eta zenbat eta jende gehiago izan bileran proposamen gehiago jasoko dugu. Horrela, denon ardura izango da jaietan ahalik eta gusturen ibiltzeko ekintzak antolatzea", esan digu Jone Larrañaga kultura teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak