Jai batzordea martitzenean elkartuko da

Aintzane Irizar 2007ko uzt. 23a, 11:31
Uztailaren 12tik 15era ospatu zituzten herriko jaiak Antzuolan. Jai batzordeak martitzenean, hilak 24, egingo du batzarra, jaien balorazioa egiteko. Dena dela, autobus zerbitzu bereziaren balorazioa egin dute dagoeneko eta esan dute arrakasta handia izan duela zerbitzu horrek.

Udaleko arduradunek jakinarazi digutenez, arrakasta handia izan zuen jaietako egubakoitz eta zapatu gauetan jarritako autobus zerbitzu bereziak. Batetik, jendea zoriondu nahi dute eta bestetik, barkamena eskatu sortu ziren arazoengatik. Jende askok erabili zuenez, Udalak ez du batere ordaindu beharrik izan zerbitzua.


PESAren proposamenak

PESAko arduradunek Udalari azaldu diotenez, hainbat arazo sortu ziren; batetik, zapatu gaue zerbitzua ez zen nahikoa izan. PESAren proposamena da hurrengo urtean, orduerdiro jartzea autobusa. Bestetik, gaizki aparkatutako automobilek eraginda, autobusek arazoak izan zituztela eta, proposamena da erdigunetik kanpo jartzea geltokiak.

Jaietako gainerako kontuen balorazioa martitzeneko batzarrean egingo dute, esan bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak