Itzalaldiak ez zuen eskuz binako partidua iluntzea lortu (22-17)

Xabier Urtzelai 2008ko mar. 2a, 23:17
Olalde elkarteak merezi duen moduko jaia izan zuen zapatuan. Hala, antzuolarrek ondo ospatu zuten elkartearen 30. urteurreneko jaia. Pala partiduaren ondoren etorri zen herrian ikusmina piztu zuen eskuz binako partidua; Mendizabalek eta Elkorok 22-17 irabazi zieten Muruamendiarazi eta Berraondori.

Pilotalekuan argi barik geratu izanak ere ez zuen lortu pilota jaialdia iluntzea. Antzuolarrek ondo erantzun zioten deialdiari; eskuz binako partiduak ikusmin handia sortu zuen herrian, eta  harmailetan batu zen jende kopuruak berretsi zuen hori. Eskuz binakoa baino lehenago, baina, Gipuzkoako Pala Txapelketan Olalde ordezkatu duten Zabalo-Manso eta Zabalo-Iturbek izan zuten jaialdia girotzen hasteko ardura (35-14), eta ondoren etorri ziren omenaldiak eta dantzak.


Ordurako, baina, antzuolarrak herriko lau pilotari ezagunenak ikusteko deseatzen zeuden. Galdera asko zeuden airean: pilota profesionala utzi eta gero Elkorok zelan erantzungo zuen, Mendizabalen eskuak eutsiko ote zuen –minduta dauka–, Berraondok ze maila emango zuen udatik jokatu barik egonda, eta gainera, berea ez den lekuan –atzean–; eta, beste horrenbeste Murua-ren gainean ere, horrek ere hilabeteak zeramatzan-eta jokatu barik. Bada, ikusleen gozamenerako laurek erantzun zuten ondo, oso ondo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak