Sallabente baserria eraitsi zuten aurreko astean eta dagoeneko hasi dituzte hantxe etxebizitzak eraikitzeko lanak. Familia bakarreko eta elkarri atxikitako zortzi etxebizitza eraikiko dituzte Sallabente baserria zegoen tokian. 2007an bertan amaituko dituzte eraikitze lan horiek eta 2008 hasieran egongo dira etxejabeak hara bizi izatera joateko moduan. Estilo modernoa izango dute orain eraikitzen hasi diren eraikin berriek.
Iruetxeta-sallabente kalea
Lehen Iruetxeta baserria eraitsi eta bi eraikin egin zituzten hantxe, lau etxebizitzarekin. Oraingo etxebizitzekin, kale berria sortuko da. Kale berri horri izena ere jarri diote dagoeneko; horretarako, bi baserrion izenak hartu dituzte eta kalearen izena izango da Iruetxeta-Sallabente. Aurreko egubakoitzeko osoko bilkuran erabaki zuten izena.