Irailean geratu zen hutsik bake-epaile postua eta berria hasi bitartean Urretxuko bake-epaileak dihardu bi herrietan lanean.
Ezkontzen ardura
Bake-epaileak ez du lan jardun osoa bete beharko. Izan ere, eguen goizetan Antzuolan egon beharko da epaileekin duen hitzordua betetzeko, baina gainontzean berak antolatuko ditu lan orduak. Bestalde, ezkontza zibilez arduratu beharko da, baina horretarako ere aukeratutako bake-epaileak ipiniko ditu baldintzak.
Udal Eraikinen garbitzailea
Bake-epailearena ez da azken aldian Udalak eskaini duen lanpostu bakarra. Izan ere, Udal eraikinak garbitzeko langilea oposizio-lehiaketa bidez aukeratzeko deialdia ere egin zuen aurrez Udalak.
Jadanik kaleratu zen urriaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean lanposturako onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda. Onartutakoak 21 lagun izan ziren eta sei baztertuak. Azken hauek zuzenketak egin ostean, azaroaren 5ean izango da guztiendako azterketa teorikoa garbitzaile posturako, 10:00etan, Herri Eskolan.