Irailaren 30a azken eguna gazte txokorako begiraleek izena emateko

Irati Agirreazaldegi 2009ko ira. 17a, 17:21
Gazte txokoa lehenbailehen abian ipini nahi dutenez, 2009-2010 ikasturtean. Gazte txokoan jarduteko prest dauden hezitzaileak aukeratzeko deialdia egin du Idolaz euskara elkarteak.


Begiraleendako baldintzak dira euskaraz jakitea eta 18 urtetik gorakoa izatea; gainera, baloratuko da begirale titulua izatea eta Antzuolan bizi izatea. Izena emateko irailaren 30a baino lehen udaletxera jo behar da edo e-posta bidali honako helbidera: liburutegia@antzuola.com.

Irekitze data zehazteke

Oraindik erabaki barik dago noiz zabalduko duten Eguzki auzoko etxeen azpian egongo den gazte txoko berria. Izan ere, begiraleak aukeratutakoan, haiek egingo dute ekintzen programazioa eta horren arabera jakinaraziko da irekiera data. Gainera, kontuan hartu behar da  gazte txoko berriko lanak oraindik guztiz amaitu gabe daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak