Liburutegian izango da emanaldia 18:00etan. Kontalariak umeen aurpegi liluratuak ikustea eta haien barre-algarak entzutea du gustuko eta hauengandik gertu kontatuko ditu ipuinak.
Txotxongiloak
Bestalde, datorren egubakoitzean, hilaren 28an, Rosa Martinezen umeendako txotxongilo emanaldia izango da Olaran etxean 17:00etan. Elefante bitxia ikuskizuna eskainiko du.