Iñaki Badiolaren lanak aste bukaeran Olaranen

Irati Agirreazaldegi 2009ko urt. 15a, 17:28
Aspaldian Donostian bizi den Iñaki Badiola antzuolarraren hainbat arte lan ikusgai izango dira aste bukaeran Olaran etxean ohiko ordutegian: 12:30etik 14.00etara bitartean goizez; eta arratsaldez 18:30etik 20:30era.

Badiolak pintura ez ezik eskultura eta argazkilaritza ere landu izan ditu eta 20 urtean pintura kontuetan etena egin ostean, berriz heldu zion zaletasunari. Aurrez inoiz erakutsitakoa da bere lanak jaioterrian, udaletxean, hain zuzen ere. Oraingoaz etapa berriko lanak ipiniko ditu ikusgai Olaranen.

Kataluniako  Priorato ibarreko Falset herrian dagoen gaztelu batean muralgintza ikastaroa egin zuenBadiolak Bittor Goikoetxea muralgilearekin, eta ikastaroan egindago mural bat izango da erakusketan.

Argentina argazkitan

Horretaz gain, Argentinara egindako bidaia batean ateratako argazkiak ere ipiniko ditu. Argazkiok modu berezian landuta daude, trasfer teknika erabiliz argazkiak eta akuarelak uztartuz.

Bere lanak herritarrei erakutsiko dizkie Olaranen, baina Iturriotz baserrian ere erakusketa gela ipini du Iñaki Badiolak. Gainera, bere asmoa da beste gela batzuk egokitzea pintura ikastaroak emateko aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak