Ilunpe eta Aizpurutxo arteko ibilaldia domekan

Irati Agirreazaldegi 2009ko mar. 26a, 17:34

Domekan, martxoaren 29an, Antzuola ezagutzen egitasmoaren barruko bigarren ibilbidea egingo dute Ilunpe eta Aizpurutxo artean Ugarrixa eta Gorlan barrena.

Hitzordua 09:00etan egin dute Sagastin eta autoz joango dira irteera gunera. Gutxi gorabehera lau orduko ibilaldia izango da irteeraren antolatzaile en esantan. Udala eta Arrola mendizale elkartekoa arduratu dira, hain zuzen ere, irteera gertatzeaz.

Antzuolako herri gunetik urrutien dauden eta beharbada herritarrendako ezezagunenak diren inguruak eta baserriak ikusteko aukera izango dute ibilaldian parte hartzen dutenek. Ibilbidean barrena honakoak ikusiko dituzte:

  • Bergara eta Antzuola bitarteko hamar mugarri
  • Txangala auzoko baserriak
  • Ameztiko elur zuloa
  • Itsumendi gaina
  • Azkueko herri sailak
  • Iturri berri, Gorlako eta Oritzako iturriak

Azkena maiatzean

Antzuola ezagutzen egitasmoko hurrengo ibilbidea, azkena hain zuzen ere, maiatzaren 10ean izango da Aizpurutxo eta Deskarga artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak