Ikusi Makusikoen antzezlanean 60 lagunetik gora

Irati Agirreazaldegi 2009ko api. 7a, 17:22
Oñatiko Pake Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldeak ikuskizuna eskaini zuen domekan. "Zenbat urte dituzu, amama?" antzezlana egin zuten Torresoroan.

Axun Arzuaga zuzendari lanetan eta bederatzi aktore taula gainean, muntaia arduradunen laguntzaz antzerkia eskaintzeko.

65 urte betetzear den emakume bati sortzen zaizkion kezkak eta zalantzak azaldu zizkieten antzerki bidez Torresoroako aretora joandako 62 antzuolarrei, gehienak erretiratuak. 

Urteak betetzea ez dela drama bat, proiektu berriak martxan jartzeko bizitzak ematen digun beste aukera bat baizik erakutsi zuten erretiratuek obra horren bitartez. Komedia arina, dibertigarria eta xamurra ikusleen gustukoa.

Antzerkiaren ostean,  Ikusi Makusikoek eta Antzuolako erretiratuen elkartekoek elkarrekin egin zuten merienda eta elkar hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak