Ikasturte hasierarekin batera, hainbat lekutan ordutegi berriak ipini dituzte abian

Irati Agirreazaldegi 2009ko ira. 4a, 11:55
Askorendako oporrak amaitu eta ikasturte berria hastearekin batera, ordutegiek ere izaten dute aldaketarik.

Udaletxea

Herritarren arretarako ordutegia bere horretan mantenduko da: 08:00etatik 14:00etara.

Liburutegia

Irailaren 14an hasiko dira ordutegi berriarekin.

  • Irailaren 11ra arte: 11:00etatik 14:15era.
  • Irailaren 14tik aurrera: 10:00etatik 12:30era goizez eta 16:45etik 19:30era arratsaldez; ostiraletan 19:00etan itxiko dute.

KZgunea

Tutorea martitzenetan etorriko da 16:00etatik 20:00etara jendearen zalantzak argitzera.

Herri Eskola

Herri Eskolan hilaren 8an hasiko dute ikasturte berria, bi urteko gelakoek izan ezik; haiek irailaren 9an hasiko dira.

  • Irailaren 11ra arte: 09:00etatik 13:00etara.
  • Irailaren 14tik aurrera: goizez 09:00etatik 12:30era eta arratsaldez 14:30etik 16:30era.

Haurreskola

Egubakoitzean hasi dira umeak eta ordutegia gurasoen eskarien arabera moldatuko dutela jakinarazi digute hezitzaileek.

Eguneko zentroa

Ez da aldaketarik izango eta orain arte bezala 09:00etan zabaldu eta 18:00etara bitartean egongo da irekita.

Erretiratuen Elkartea

Torresoroan duten egoitza abuztuan zabalik izan da eta ikasturte berriarekin berriz eutsiko diote txandakako sistemari.

  • Egunero 15:00etatik 19:00etara eta kina egunetan 20:00ak arte.

Gaztetxea

Udako atsedenaren ostean, berriz ekin diote egubakoitzetan batzarrak egiteari eta 22:00ak inguruan elkartuko dira aurrerantzean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak