Dirulaguntzak ematerakoan lehentasuna dute etxebizitzetako jabeen elkarteek, baina onar daitezke elkarterik osatzen ez duten jabeen eskariak ere, kasua aztertu ostean.
Diruz lagunduko dira oraindik egiteke dauden lanak, eskaririk aurkeztu ez delako edo baimenik eman ez delako; bestela, 2008an amaitutakoak edo amaitzeko daudenak.
Eskaera orriak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira lanen aurrekontuarekin. Aurtengoak abenduaren 31ra bitartean aurkez daitezke.
Udalak lanen jarraipena egingo du eta aurkeztutako proiektuan aldaketak egin eta horren berri eman ostean Udalaren baimenik jaso ez arren aldaketak eginez gero, diru laguntza eten dezake.