Ibilaldia herri ingurua ezagutzeko, domekan

Irati Agirreazaldegi 2008ko urr. 24a, 15:43
Urriaren 26rako, domeka, Antzuola ezagutzeko ibilaldia antolatu du Udalak. Plazatik 09:00etan abiatu eta hiru edo lau orduko ibilaldia egingo dute. Ibilaldian aukera izango da iturriak, karobiak eta txabolak ezagutzeko.

Landatxo, Otain, Irular

Lapatzatik Landatxo alderako bidean Misotik herrira ura ekartzeko kutxatila ikusiko dute eta gero, Landatxon, txabola. Pagapera joango dira handik eta iturria ikusiko dute; Otainen, berriz,  karobia eta iturria. Hortik jende oso gutxi ibiltzen den bidezidor batetik Arrandari aldera joko dute, bidean pare bat txabola ikusiz. Arrandarira heldu aurretik Irularrerantz jo eta oso jende gutxik ezagutzen duen iturri bat ikusiko dute.

Otain aldera bueltatu eta uraska eta iturburua ikusiko dituzte; Altamiran, bunker itxurako txabola, eta gero, Zupideko iturrira joango dira.

Inguru horretatik Antzuolako oso ikuspegi polita dago eta  jende gutxik ezagutzen du. Antolatzaileek gomendatu dute praka luzeak janztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak