Ibilaldia domekan herriko basoetan barrena

Irati Agirreazaldegi 2009ko aza. 13a, 17:29
Herri sailak ezagutzeko eta inguruko zuhaitzen berri jakiteko irteera antolatu dute domekarako, azaroaren 15erako. 09:00etan Olaranen elkartu eta zailtasun handirik gabeko ibilbidea autoan eta oinez egingo dute; lau ordu ingurukoa izango da.

Autoz Uzarragara igota, Arrasate, Aizpakar, Azkue gaineko larreak eta Kostarratzu inguruak ezagutuko dituzte. Gero, autoz Azaldegieta, Landarraitz eta Astoaga aldera joango dira, han baitaude lursailik handienak, guztira 97 hektarea baso, landare mota askorekin.

Mota bereziko zuhaitzak

Ibilbidean barrena pagoak, haritzak, gaztainondoak, urkiak, lizarrak... ikusiko dituzte, baita landatutako larizeo, alertze, douglas izei eta Korsikako alizoa ere. Badira mota bereziko zuhaitzak ere: pinus strobus, picea, sitchensisere, adies nordnaniana...

Antzuolak, guztira, 248 hektarea ditu lursailetan (erabilera publikoko mendiak): basoetan, 179 hektarea; eta zelaietan, 69 hektarea (horietako gehienak Gorla inguruan).

Irteera gidatua

Domekako ibilaldian parte hartzen duten herritarrek gidari berezia izango dute azalpenak emateko: Imanol Astola basozain zegamarra. Jose Mari Iturbe Ingurumen zinegotziak esan digunez, "hark oso ondo ezagutzen ditu landare motak, baita  herri sailak ere".
Jose Mari Iturbek gonbidatu nahi ditu herritarrak domekako ibilaldian parte hartzera, "ondare garrantzitsua" direlako gure basoak: "Gure arreta eskatzen dute eta ezagutzeak lagundu behar gaitu zaintzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak