Ibilaldi neurturako izen-ematea zabalik

Irati Agirreazaldegi 2008ko mar. 5a, 10:19
Bergara inguruko mendietan egingo dute hurrengo domekan, martxoaren 9an, 10 eta 15 urte bitarteko eskola umeek ibilaldi neurtua Eskola Kirola egitasmoaren baitan. Arrola mendizale elkartearen lokalera jo beharko dute interesatuek eguaztenean 19:00etatik aurrera.

Ibilaldi neurtuan parte hartu nahi duten Antzuolako Herri Eskolako umeek jadanik eman dute izena. Baina gainontzeko herritarrek, gurasoek esaterako, badute mendi ibilaldira joateko aukera.

Arrola mendizale elkarteko zuzendaritzako kideak eguaztenean, 19:00etatik aurrera, euren lokalean egongo dira. Ibilaldian parte hartzeko interesa duenik egongo balitz izenak bertan jasoko dituzte.

Ibilbidea

Mendizaleek Aranzadi Ikastolan, Seminarioko patioan, hasiko dute ibilbidea 08:30ak aldera. Agarrera joango dira bertatik eta Parteitti auzora gero. Bertan bigarren kontrola izango dute. Konoba baserrirako bidea egingo dute ondoren, eta hamaiketakoa izango dute bertan zain. Zupide baserrian egongo da hirugarren kontrola eta azkenik, San Martzialera joanda ikastolan amaituko dute ibilaldi neurtua. Gutxi gorabehera hiru ordu eta erdi beharko dituzte amaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak