Aurreko egubakoitzean onartu zituen 2007ko udal aurrekontuak udalbatzarrak, EAJ-EAko zinegotzien babesarekin. Gainerako alderdietako ordezkariak ez ziren egon osoko bilkuran. Udalaren aurrekontua aurtengo da 2.668.806 eurokoa. Antzuola Udal Etxegintzaren aurrekontua gehitu behar diogu kopuru horri: 5.913.578 eurokoa, hain zuzen ere. Hortaz, aurrekontu bateratua da 7.968.859 eurokoa. Iazkoarekin alderatuta, aurrekontu handia du Udalak. Iaz, aurrekontu bateratua izan zen 4.585.283 eurokoa.
Inbertsio txikiak udalak
Udalaren aurrekontuetan inbertsio txikia aurrez ikusten da. 25.030 euro bakarrik daude inbertsioetara bideratuta. Inbertsioetan, aipagarriena da 11.130 euro bideratuko dituztela Bizkalatzako pistarendako. Kirol batzordeak hartuko du inbertsioen beste zati handi bat, izan ere, 8.000 euroko inbertsioa aurrez ikusten dute futbol zelaian hainbat lan egiteko; besteak beste, aldagelak txukundu eta aterpea egiteko.
Inbertsioak
Antzuola Udal Etxegintzaren bitartez bideratuko dituzte aurten ere inbertsio handienak. 5.913.578,64 euroko aurrekontua du eta ia dena (5.830.275,88 euro, hain zuzen ere) inbertsioetarako izango dira.
Inbertsio handiena egingo dute Eguzki auzoan eraikitzen diharduten eraikinean, garajeak ere kontuan hartuta. 3.410.620,52 euro, hain zuzen ere, bideratuko dituzte eraikin horretara. 20 etxebizitza tasatu eraikitzen dabiltza; beheko solairua kirol eta aisialdi jardueratara bideratuko du Udalak. Gimnasioa, aldagelak eta Gaztegunea egingo dituzte.Bigarren inbertsiorik handiena egingo dute Kultura Etxe-Gizarte Etxean, Sagasti auzoan: 1.945.377,96 euro. Alde zaharreko azpiegiturak berritu eta hiritartzeko, bestalde, 320.681,45 euro erabiliko dituzte. Azkenik, Sagasti parkera 153.595,95 euro bideratuko dituzte.
2007ko Udalaren aurrekontuak
Zor publikoa 118.972 euro
Gobernu organoak 48.919 euro
Administrazio orokorra 429.253 euro
Gizarte Segurantza eta Sustapena 318.001 euro
Hezkuntza 81.256 euro
Etxebizitza eta Hirigintza 1.085.631 euro
Komunitate Ongizatea 146.735 euro
Kultura 182.840 euro
Kirolak 61.751 euro
Liburutegia 17.420 euro
Euskara 92.889 euro
Gazteria 34.840 euro
Nekazaritza 50.295 euro
Guztira 2.668.806,67 euro