Ia 8 milioi euroko aurrekontu bateratua onartu du

Maider Arregi 2007ko api. 4a, 13:38
Udalaren eta Antzuola Udal Etxegintzaren aurrekontu bateratua da 7.968.859 eurokoa; 5.855.306 euro bideratuko dituzte inbertsioetara.

Aurreko egubakoitzean onartu zituen 2007ko udal aurrekontuak udalbatzarrak, EAJ-EAko zinegotzien babesarekin. Gainerako alderdietako ordezkariak ez ziren egon osoko bilkuran. Udalaren aurrekontua aurtengo da 2.668.806 eurokoa. Antzuola Udal Etxegintzaren aurrekontua gehitu behar diogu kopuru horri: 5.913.578 eurokoa, hain zuzen ere. Hortaz, aurrekontu bateratua da 7.968.859 eurokoa. Iazkoarekin alderatuta, aurrekontu handia du Udalak. Iaz, aurrekontu bateratua izan zen 4.585.283 eurokoa.

Inbertsio txikiak udalak

Udalaren aurrekontuetan inbertsio txikia aurrez ikusten da. 25.030 euro bakarrik daude inbertsioetara bideratuta. Inbertsioetan, aipagarriena da 11.130 euro bideratuko dituztela Bizkalatzako pistarendako. Kirol batzordeak hartuko du inbertsioen beste zati handi bat, izan ere, 8.000 euroko inbertsioa aurrez ikusten dute futbol zelaian hainbat lan egiteko; besteak beste, aldagelak txukundu eta aterpea egiteko.

Inbertsioak

Antzuola Udal Etxegintzaren bitartez bideratuko dituzte aurten ere inbertsio handienak. 5.913.578,64 euroko aurrekontua du eta ia dena (5.830.275,88 euro, hain zuzen ere) inbertsioetarako izango dira.
Inbertsio handiena egingo dute Eguzki auzoan eraikitzen diharduten eraikinean, garajeak ere kontuan hartuta. 3.410.620,52 euro, hain zuzen ere, bideratuko dituzte eraikin horretara. 20 etxebizitza tasatu eraikitzen dabiltza; beheko solairua kirol eta aisialdi jardueratara bideratuko du Udalak. Gimnasioa, aldagelak eta Gaztegunea egingo dituzte.
Bigarren inbertsiorik handiena egingo dute Kultura Etxe-Gizarte Etxean, Sagasti auzoan: 1.945.377,96 euro. Alde zaharreko azpiegiturak berritu eta hiritartzeko, bestalde, 320.681,45 euro erabiliko dituzte. Azkenik, Sagasti parkera 153.595,95 euro bideratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak