Hitzaldiak eta tailerrak erretiratuen kontsumo astearen barruan

Mireia Bikuña 2010ko ira. 17a, 10:24
Irailaren 27tik urriaren 1era hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte herriko erretiratu guztiendako, 16:30ean. Erretiratuen elkartetik esan digute tailer bakoitzean gehienez 25 lagun onartuko dituztela. Hori horrela, izenemate egun bat zehaztu dute: interesatuek irailaren 21ean eman beharko dute izena erretiratuen elkartean, 16:00etatik 18:00etara arte

Bi hitzaldi eta horien gaineko bi tailer egingo dituzte. Hilaren 27an Medikazioa eta auto-medikazioa delako hitzaldia egingo du Marisa Bouzas medikuak. Bestalde, hilaren 29an, elikagaien segurtasunaz berba egingo dute erretiratuendako. Oraindik ez dakite nork egingo duen egun horretako berbaldia.
Bi egun horietan teorian landutakoa praktikan ipiniko dute irailaren 28an eta 30ean: hitzaldien izenburu bera duten tailerrak egingo dituzte. Begoña Olabarrieta izango da irakaslea. Bestalde, kontsumo astea bukatzeko irteera egingo dute Donostiara. Aldundiko kontsumo gelara bisita egingo dute eta tailerretan ikasitakoa praktikan ikus ahalko dute.
Donostiako irteerara joan nahi dutenek ere hilaren 21ean eman beharko dute izena erretiratuen elkartean. Autobusa 10:00etan irtengo da Antzuolatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak