Martitzenean, 19:00etan, zen hitzaldia ematekoa, Olaranen. Tibetetik etorritako 70 urteko monje budista batek egingo du berba 'Un tiempo, tres vidas' izenburupean.
Tibeteko lehenengo preso politikoa da eta bizi izandako egoeren berri emango du; bere lehengo bizimodua, preso egon zenekoa eta orain, errefuxiatu moduan bizi dituenak.
Euren eskubideen alde egiteagatik hainbat tibetarrek jasandako sufrimendua agerian uzten duen Budas en el exilio dokumentala emango dute gero.