Hitzaldi sorta antolatu du Herri Ikastetxeak

Aintzane Irizar 2007ko mar. 9a, 17:59
Oraingo astean ekin dio Herri Ikastetxeak martxorako antolatuta hitzaldi sortari; Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria elkarteko kideak inmigrazioaren gaineko berbaldia egin zuen eguaztenean. Beste hiru hitzaldi izango ditugu martxoan zehar.

Martxoaren 14an, eguaztena, izango da hurrengo hitzaldia, inmigrazioaren gainekoa hori ere: Inmigrazioa eskolan izenburuaren pean, Mondragon Unibertsitateko irakasle Amelia Barquinek berba egingo du. 18:30ean izango da hori, Herri Ikastetxean bertan.


Martxoaren 22an, eguena, bestelako gaia izango dute hizpide, eskolakoek antolatutako hirugarren hitzaldian: Eskola, haurra eta lana: bateragarriak? izenburua jarri diote berbaldi horri. Gasteizko Irakasle eskolako irakasle batek, Maria Jose Intxaustik, hain zuzen ere, egingo digu berba. 18:30ean izango da hitzaldi hori ere.

Martxoaren 27an, martitzena, izango da azkeneko hitzaldia, Elikadura eta osasuna izenburua duena. Bergarako Mireia Alberdi elikaduran aditua etorriko zaigu egun horretan. Hitzordua, kasu honetan ere, Herri Ikastetxean, 18:30ean.

Apirilean, sorospen ikastaroa

Bestalde, apirilerako, sorospen ikastaroa antolatu dute, Herri Ikastetxeko umeen gurasoendako. DYAko adituek lehen sorospenen gaineko azalpenak emango dizkiete. Apirilaren 16an eta 17an, astelehena eta martitzena, izango da ikastaroa, arratsaldez. Eskolako umeek ere jasoko dute ikastaro hori, baina, eskola orduetan. Datorren astean, martxoaren 12an eta 13an, hain justu, etorriko zaizkie umeei DYAko kideak lehen sorospenen ikastaroa ematera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak