Partidu zaila
"Partidu zaila izango da, kontuan hartuta aurkaria sailkapenean bigarren postuan dagoela", azaldu du Iban Unanue Antzuolako entrenatzaileak. Izan ere, bi taldeen arteko aldea nabarmena da, sailkapenean, behintzat. Zumaiako 2. postuan dago 39 punturekin; eta, Antzuola 22 punturekin, 11. postuan.
Lehenengo itzulia amaituta
Lehenengo itzulia bukatzeko falta zuten partidua jokatu zuten joan den astean: Anaitasunaren aurka 3-2 galdu zuten. Itzuli "ona" egin dutela uste du Unanue entrenatzaileak, baina azkenaldiko bolada txarra nabarmendu du.