Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu dute

Aintzane Irizar 2007ko mar. 13a, 12:40
Urte luzetako tramiteen ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartu du Antzuolako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia. Planaren helburua da hirigune historikoa babestea, batetik, eta bizi kalitatea eta eraikinen kalitatea hobetzea, bestetik.

Antzuolako Udalak 2003ko urrian onartu zuen behin-behineko dokumentua, eta jendaurrean jarri zuten. Ordutik, ia lau urte pasatu dira. Atzerapen horren arrazoi nagusiak dira, batetik, ingurumen-inpaktuaren gaineko azterketa egin gabe zegoela eta, bestetik, erreka bideratzeko proiektuak eragindako aldaketak egin behar zirela.

Irizpide zehatzak

Plan Bereziaren helburuak dira, batetik, hirigune historikoa babestea eta zaintzea, eta, bestetik, hango bizilagunen bizi kalitatea eta eraikinen kalitatea hobetzea.

Plana oso zehatza da, eta irizpide zehatzak markatzen ditu eraikinei eta hirigintza gaiei dagokienez. Besteak beste, hiriguneko eraikin guztiak banan-banan aztertu eta bakoitzaren gaineko irizpideak markatzen ditu planak. Horrela, hainbat kategoriatan banatu dituzte eraikinok: babes berezia behar dutenak, babes ertainekoak, oinarrizko babesa behar dutenak eta hirigunearekin bat ez datozenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak