Hiesaren gaineko kartelen erakusketa

Irati Agirreazaldegi 2008ko azaroaren 20a

Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, azken urteetan barrena gai horren inguruko kanpainak egiteko erabili izan dituzten kartelen erakusketa egingo dute Olaran etxean aste bukaeran.

Erakusketa ikusteko aukera izango da azaroaren 22an eta 23an 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Ikusgai izango dira Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarrak (Acasgi) jaso dituen irudiak eta Antzuolako Udaletik erakusketa egiteko aukeratu dituztenak.

Karmele Korta Udaleko Gizarte Laguntzaileak  azaldu digunez,  “erakusketarako askotariko kartelak ekarri ditugu, batik bat zaharrak. Kartel horietan azaltzen diren mezuak ere askotarikoak dira: informazioa nagusi duten kartelak daude, itxaropen mezua dutenak...”.

Erakusketaren helburua Karmele Kortaren esanetan da, “eguna beste barik pasatzen ez uztea eta egunaren zentzua gizarteratzea. Bide batez jendeari hausnartu araztea gai horren gainean”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak