Herritarren esker ona jaso dute DYAko boluntarioek

Irati Agirreazaldegi 2008ko uzt. 21a, 12:13

Omenaldi xumea egin diete aurtengo jaietan herritarrek Antzuolan egoitza duen DYAko boluntarioei. Eguenean eskertu zuten urte luzetan egindako lana.

Eguenean, jaien hasieran, hontzajaitsi zuten kanpandorretik udaletxeko balkoira eta han DYAko boluntario Asentzio Zubillaga eta Garbiñe Garcia zituen zain. Hori izan zen nolabait euren lana eskertzeko modua. "Herritik aldenduta gaude, baina konturatu gara hori horrela izan arren gogoratu direla gurekin eta poztekoa da jaietako ekintza bateko parte izatea", esan du Asentzio Zubillagak.


Irailean beteko dira 25 urte DYA Debagoienean hasi zela. Orain 15 lagun inguru ibiltzen dira. Denek boluntario moduan jarduten dute, hortaz, bakoitzaren lanaren arabera eskain diezaioke DYAri denbora.

DYA errepideko laguntzarekin hasi bazen ere, egun mendiko eta itsasoko laguntza taldeak eta formazio eskola ere badituzte. Dena Donostian zentralizatuta dago eta zerbitzu handiak handik bideratzen dira, baina herriko kontuak gure esku uzten dituzte. "Jaietako ekintzen berri badunez, kalkulatzen dugu zein arrisku eta behar egon daitezkeen zerbitzua emateko".

Adiskidetasuna

Urte hauetan bitxikeria asko bizi izan dituzte DYAn. "Gogoan dut nola herrian OVNIak ikusi zituztela esaten zuten eta hori barregarria izan zen, baina egoera gogorrak ere asko bizi izan ditugu. Niri bereziki eragin zidan mutiko baten heriotzak.

Boluntario moduan jarraitzeko arrazoia zein den Asentzio Zubillagak argi esan du: "DYAk eman dizkidan lagunak; ez dago ordaintzerik hainbat kiderekin dudan adiskidetasuna. Ekonomikoki momentu larriak bizi izan ditugu eta herritik ere jaso dugun laguntza eskertzekoa da". Herritarrek DYA eskertu dute eta DYAk esker ona bueltatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak