Herritarren baloreak adostu nahi ditu Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko uztailaren 14a

Armarriaren inguruko prozesuak aurrera jarraitzen du. Honen inguruan egin behar duten hurrengo pausoa Foru Aldundiarekin batera egingo du Udalak. Hau da, Udalak aprobetxatuko du aldundiaren 'Kudeatuz' programa herritarren baloreak definitu eta adosteko.

Herritarren baloreak

Programa honek bi atal izango ditu Antzuolan. Batetik, parte-hartze prozesu baten bitartez definituko dira antzuolarren baloreak. Hain zuzen: Antzuolako etorkizuneko armarria/ sinbolo/ irudiaren bidean, gaur egungo antzuolarron baloreak definitu eta adostea da prozesuaren gaia. Behin udalbatzak onartuta, iraila inguruan hasiko dira prozesuarekin. Prozesuak iraungo du bi edo hiru hilabete.

Zer faltan eta zer sobran?

Bestalde, Aldundiak inkestak egingo ditu herritarren artean telefono bidez. Galdera izango da: Antzuolan zer dago faltan eta zer sobran? Honen helburua da herritarren asebetetze maila ebaluatzea.

Eudelekin hitzarmena

Kudeatuz programaren helburua herritarrek erakundeetan parte hartzea eta politika publikoak ebaluatzeko planak ezartzea da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Antzuolako udalaren arteko lankidetza hitzarmena da, Eudelekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren esparruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak