Herriko zikloturistek taldea osatu dute, eta kamiseta ere aterako dute laster

Leire Kortabarria 2007ko urt. 29a, 10:47
Herriko hainbat zikloturista eta txirrinduzale elkartu egin dira talde bat eratzeko. Ez hori bakarrik: izaera hori baieztatuko duen taldeko kamiseta aterako dute laster. Kamisetak Antzuola izena eramango du. Ez dute laguntzailerik izango; herriaren izena agertuko da bakar-bakarrik.

Antzuolar horien txirrinduzaletasuna ez da gaur goizekoa, baina "aurten hasi gara talde moduan irteten", diosku antolatzaileetako batek, Imanol Garmendiak. "Gabonetan egin genuen lehenengo batzarra, eta irteera antolatu genuen. Lehenengo egunean, 14 lagun batu ginen. Eguraldi txarra egin duenean, berriz, batzuetan bost, beste batzuetan hamar… denetarik egon da", diosku Garmendiak.

Domekero

Taldeko kideak domeketan batzen dira Altzarte okindegi parean, 09:30ean. Debaraino joaten dira, eta gero Arrasatetik buelta ematen dute; 80 bat kilometroko ibilaldia. Orain arte, beti ibilbide berbera egin dute. "Hotz egin du, eta beti buelta hori egin dugu; gero, eguraldi ona datorrenean, beste batzuk ere egingo ditugu", dio Garmendiak. Lehen norbera bere aldetik irteten zen, eta orain, ibilaldiok batera egiteko aukera dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak