Herriko txokoak iruditan jasotzeko argazki lehiaketa antolatu du Udalak

Irati Agirreazaldegi 2009ko mar. 9a, 16:13
'Antzuolako txokoak' izenburupean argazki lehiaketa antolatu du Udalak bigarren aldiz. Lehiaketa horren helburu nagusia da Antzuolako bazterrak ezagutaraztea. Kaleak, baserriak, iturriak, zubiak, mendiko zein herri barruko edozein txoko har daiteke argazkiaren gaitzat.

Argazkiak 30x40 zentimetroko krema koloreko kartulinan itsatsita aurkeztu beharko dira, eta argazkiaren neurria gehienez 25x35 zentimetro izango da.

Kartulinaren atzean argazkiaren izenburua ipini beharko da, eta horrekin batera izenburu bera izango duen gutun-azal itxi batean egilearen datuak: izen-abizenak eta telefonoa. Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira eta azken eguna apirilaren 30a izango da.

Sariak

Lehiaketan hiru maila bereizi dituzte antolatzaileak: lehen maila, 6 eta 14 urte bitartekoak; bigarren maila, 15 eta 25 urte artekoak; eta hirugarren maila, 26 urtetik gorakoena.
Sariak ere mailen arabera banatuko dituzte eta maila bakoitzean bi diru sari izango dira: lehen mailan 20 eta 15 euroko sariak; eta bigarren eta hirugarren mailetan, lehen saria 150 euro izango da eta bigarrena 90 euro.

Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa egingo da maiatzean, antzuolarrek herriko txokoak ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak