Herriko txokoak argazki bidez azaltzeko lehiaketa

Irati Agirreazaldegi 2008ko api. 9a, 11:10
Udalak antolatu du Antzuolako Txokoak I. Argazki Lehiaketa. Sariketa izendatzeko erabili duten izenburuak adierazten duen moduan argazkiek islatuko duten gaia izango da herriko txokoak. Hau da, Antzuolako edozein bazter, kale , baserri, iturri, tunel... agertu ahal izango dira argazkietan.

Kultura teknikariak esan digu helburua dela argazkien bidez herritarrek Antzuola hobeto ezagutzea eta txoko horiekin gozatzea, batetik; bestalde, Udalak argazki artxiboa osatzeko materiala jasotzea.

Oinarriak

  • Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a da eta argazkia aurkeztu beharko da 30x40 zm.ko krema koloreko kartoi mehean itsatsita.
  • Argazkiaren neurria gehienez 25x35 zm.koa izango da.
  • Kartoi mehearen atzean argazkiaren izenburua ipiniko dute parte hartzaileek eta gutunazal itxi batean egilearen datuak.
  • Ondoren, jasotako argazki guztiekin erakusketa egingo dute maiatzean.

Parte hartzaileak hiru mailatan banatuko dituzte: lehenengo mailan 14 urtera artekoak egongo dira eta partaide guztiek jasoko dute saria; bigarren mailan 15 eta 25 urte artekoetan bi sari banatuko dituzte; eta 26 urtetik gorakoen artean beste bi.

Lehen aldia da herriko txokoen gaineko argazki lehiaketa antolatu dutena. Izan ere, udazkenean egiten duten argazki lehiaketako gaia librea da. Horrek herritarren artean estimua duela eta partaide asko izaten direla kontuan hartuta urria aldera berriz egingo dute deialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak